Biderako ogitartekoak: Fartucu

Jakin badakigu Espainiako gastronomia bere aniztasunarengatik eta kalitatearengatik dela munduan ezaguna. Haietako bakoitzak eskualdeko plater bat ekartzen digu gogora, nahitaez probatu behar duguna Iberiar penintsulako eskualdeetan oin bat jartzen dugunean.

Horri esker sortu zen Biderako ogitartekoak, deluxe eskaintza berria dena, gure zerbitzuguneetan atseden hartzen duen bidaiariak zapore tradizionala proba dezan, ogitarteko paregabe batekin.

Sofistikazioa eta antzinako kutsua. Fartucu, berez, cachopo delakoa da, arrautza frijituarekin, urazaren freskotasunarekin eta trufazko maionesa aromatikoarekin errematatuta. Hori guztia, kristalezko ogi fin eta kurruskarian sartuta. Gusturik zorrotzenetakoa dutenak asetzeko ezin hobea den ogitartekoa.

Etxean probatzera ausartzen al zara?

  • Baserriko ogia
  • Batavia uraza
  • Tamaina ertaineko arrautza
  • Trufa-maionesa (edo norberak egindakoa)
  • 2 txahal-xerra
  • 2 urdaiazpiko serrano xerra
  • 4 gazta xerra (geuk aukeratutakoa)
  • Arrautza-irinetarako: 100 g gari-irina, 2 arrautza handi, 200 g ogi arraspatu

CACHOPO

  • Gure xerren ertzak kenduko ditugu, frijitzean ez tolesteko. Mazo batekin (edo gainazal handi batekin) zapaldu eta bigunduko dugu.
  • Gatza nahierara bota, eta xerretako batean urdaiazpiko serrano xerra bat, aukeratu dugun gazta eta beste urdaiazpiko xerra bat jarriko ditugu. 
  • Beste xerrarekin gure cachopoa itxiko dugu. Ziurtatu zulorik ez dela geratzen, urdaiazpikoa edo gazta hortik atera ez daitezen.
  • Ohiko arrautza-irinetan jarriko dugu: lehendabizi irinetik pasatuko dugu, gero arrautzatik eta azkenik ogi arrapastatutik. Ongi itxita geratu arte errepikatuko dugu prozesu hori.
  • Frijitzeko, komeni da oliba-olio birjina estra leuna erabiltzea. Zartagin batean, olio ugarirekin, berotzen hasiko gara.
  • Gehiegi berotu gabe, gure cachopoa sartuko dugu, 2-3 minutu minutuz, alde bakoitzetik, bi aldeetatik gorritu arte.

ETXEKO MAIONESA

Hegoaldeko ogitarteko perfektua egin nahi badugu, ez dago gure maionesa egitea baino gauza hoberik. Orain, zenbait aholku emango ditugu gal ez dadin:

  • Tamaina ertaineko arrautza, gatz-apur bat, ozpina eta olioa.
  • Arrautza katilu batean botako dugu, eta oskolik ez dela geratzen egiaztatuko dugu. Horrekin, salmonellarekin kutsatzea saihestuko dugu, oskolean bakterioa baitago.  
  • Arrautza, gatz-apur bat, 10 g ozpin (edo limoi-zuku) eta 100 ml olio, neurtzeko ontzi batera botako ditugu. 
  • Orain, garrantzitsua da hurrengo jarraibidea betetzea, maionesa gal ez dadin. Jarri irabiagailuaren besoa ontziaren oinarrian, eta irabiagailua mugitu gabe, abiadura baxuan irabiatuko dugu, potentzia gutxirekin.
  • Behin emultsionatuta, gainera 100 ml-ak gehituko ditugu, eta erritmo motelarekin mugituko dugu, nahi dugun lodiera lortu arte.

ARRAUTZA FRIJITU PERFEKTUA EGITEA

  • Oso garrantzitsua da zartagin itsasgaitza bat izatea, arrautza itsas ez dadin. 
  • Beste faktore garrantzitsu bat da arrautza frijituko dugun olio kantitate nahikoa erabiltzea (gutxienez, atzamar bateko lodierakoa).
  • Olioa berotzen jarriko dugu, eta nahikoa bero egon behar du gure arrautza frijitzeko. Bero dagoela jakiteko, ur tanta bat bota dezakezu, eta zirtakatzen hasten bada, prest dagoela esan nahiko du.
  • Arrautzak apurtzen ez bagara oso trebeak, lehendabizi, katilu batean egin dezakegu, eta hortik aurrera, zartaginera bota.
  • Zartaginari estalkia jarriko diogu. Horrela, arrautza zati guztietatik ondo egitea lortuko dugu. Bi minututan egingo da, gutxi gorabehera, olioa nahikoa bero badago.
  • Ateratzeko eta ez apurtzeko, komeni da bitsadera segundo batzuk mantentzea, olioaren tenperaturara egokitu dadin, eta itsatsita ez geratzeko.
  • Azkentzeko, gatz-apur bat botako dugu gure arrautzaren gorringoan.
FARTUCU
  • Baserriko ogia liburu bat izango balitz bezala ebakiko dugu, eta gure etxeko maionesa gainetik hedatuko dugu.
  • Batavia entsalada gehituko diogu ogitartekoari.
  • Egin berri dugun cachopoa ere sartuko dugu.
  • Azkenik, arrautza frijitua jarriko dugu.

Non aurkitu gure biderako ogitartekoak

Gehiago probatu nahi duzu?

Sakatu hemen eta jakin ezazu zer beste ogitarteko aurkituko dituzun iberiar penintsulan gure zerbitzuguneetan. Horrez gain, egunero errepidean egon behar baduuz, eta gourmet ogitartekoak jatea gustukoa baduzu, BOCADILLOS EN RUTA TXARTELAREKIN, 5 ogitarteko jaten badituzu, hurrengoa doan izango duzu. Gutxinaka joan ordez, lortu ogitartekoa doan!